Kategoria Itsaskiak
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Urria, Azaroa, Abendua
Alergenoak
moluskuak
moluskuak

Molusku zefalopodo oktopodo bat da. Olagarroa kostaldeko ondo arrokatsuetan aurki dezakegu, arroka eta harri artean, eta batzuetan baita gordelekuetan ezkutatuta ere. Ur azala eta 200 metroko sakonera artean bizi da.

Karramarroz eta beste hainbat krustazeo txikiz elikatzen da, baita bibalbioz, arraiez eta haratustelez.

Ingurunea imitatzeko olagarroa bere azaleko koloreak aldatzeko gai da eta, batzuetan, azala zimurtzen du algadun arroka baten itsura edukitzeko. Horrenbestez, sarritan zaila izaten da olagarroak ikustea. Olagarroek gorputz gihartsu eta malgua dute, eta haien tamaina baina 10 aldiz txikiagoak diren zirrikituetan sartzeko gai dira.

Olagarroak zortzi erro indartsu ditu eta erro bakoitzean bentosa itsaskordun bi lerro ditu. Erroak ahoaren ingurutik hasten zaizkio eta haien artean lotuta daude mintz baten bidez. Aurreko bi erroak gainerakoak baino txikiagoak dira. Beste sei erroek olagarroaren gorputzaren bikoitza neurtzen dute.

Olagarroa urte osoan zehar arrantzatzen da eta freskoa, egosia edo egosi gabea, izoztua edo kontserban (olagarro txikiak) eta lehortua saltzen da. Arrandegietan, orokorrean, garbia eta haragia bigunduta egoten da salgai.

Gainerako mariskoekin alderatuta, olagarroak ez du balio energetiko gehiegi eta kolesterol eta proteina eduki baxua du. Mineralei dagokienez, kaltzio asko du (100 gramotik 144 miligramo) eta A eta B3 eta, kantitate gutxiagoan, B1 eta B2 bitaminak ditu.

Garbitzeko orduan, lehenengo pausoa erroak banantzea da, eta gero, tripak, begiak eta ahoa kentzen zaizkio. Ondoren, gomendagarria izaten da minutu batzuk irakiten dagoen uretan sartzea, hala, errazago zurituko dugu. Bestalde, haragia biguntzeko izozkailuan utzi dezakegu hiruzpalau egunetan zehar edo gainazal gogor baten aurka kolpatu.

Neurri txikiko olagarroek haragi samurra eta zaporetsua edukitzen dute eta, beraz, ez da beharrezkoa haien haragia biguntzea. Neurri handiko olagarroetan, aldiz, erroak bakarrik jaten dira.

Olagarroaren haragiak zapore bikaina edukitzearen arrazoia bere elikadura da. Egosita, parrilan erreta edota frijituta jan daiteke eta osagarri moduan baratxuria, tipula, tomatea, limoia, oliba olioa, piperrautsa, jengibrea, ardoa edota soja saltsa erabili dezakegu. Olagarroaren tintarekin saltsa bat egin daiteke, mariskoaren osagarri modura erabili dezakeguna, edo pasta edo arrozarekin nahastu dezakeguna. Olagarroaren tinta bereizita eros daiteke, izoztuta edo neurri txikiko poltsatxoetan.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.21 g
Gantz azido monoasegabeak 0.14 g
Gantz azido poliasegabeak 0.36 g
Kolesterola 48.0 mg
Kaltzioa 144.0 mg
Burdina 1.7 mg
Zinka 1.7 mg
A bitamina 70.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 13.0 ug
Gatza (Sodioa) 363.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.