Plantxa

Metalezko plaka liso edo ildaskaduna; azpian bero-iturria jartzen zaio (elektrikoa edo gasezkoa normalean), eta gainean, erre nahi diren jakiak. Plantxatarako erabiltzen diren material arruntenak burdinurtua eta kromo gogorra dira.

Kromozkoek berezitasun bat dute: jaki irineztatu, enpanatu, eta horrelakoekin erabil daitezkeela.

Jakiak plantxan erretzeko erabiltzen dira denak.