Parrila

Paraleloki ezarritako burdin hariz osatutako tresna kirtenduna, janariak sutan prestatzeko erabiltzen dena. Gainean, erre nahi den janaria ipintzen da. Eta azpian bero-iturria ipintzen da (hau izan daiteke elektrikoa, gasezkoa, egur-ikatzezkoa, harri-ikatzezkoa, mahats-aihenezkoa, etab.).

Erabilitako erregaiarengatik (ikatza, egurra, etab.) eta parrilaren tamainarengatik tenperatura erregulatzea konplikatu samarra gertatzen denean, generoa bero-iturritik gertuago edo urrutiago ipintzeko sistema bat izaten dute honelako parrillek.