Kategoria Itsaskiak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
krustazeo
krustazeo

Otarrainxka edo Penaeus Kerathurus-a itsaski dekapodoa da. Oro har Europako kostalde atlantikoan eta mediterraneoan bizi da. Azken horretan gastronomian gehien estimatzen den aldaeretako bat aurki dezakegu, Mar Menor aintzirako otarrainxka.

Krustazeo hori izkira eta ganben familia berekoa da eta gorputz luzea, albo baterantz kurbatua, oskol erdi gogordun sabelalde garatua, isats luzea, arantza bat eta aurpegi zanpatua ditu. Lehen hiru hanka pareek pintza bat dute muturretan, gainerakoek azazkalak. Orokorrean 12-15 zentimetroko luzera edukitzen dute, hala ere, habitataren arabera tamaina desberdinak eduki ditzakete.

Koloreari dagokionez, marroi-arrosa kolorea izaten dute, eta albo batetik bestera gurutzatzen dituzten lerro ilunak (tigre otarrainxka aldaerako espezie guztiek bezala, nahiz eta batzuek lerro ilunagoak eduki).

Bi otarrainxka mota desberdindu daitezke: tigre otarrainxka (lerro ilunak dituena) eta otarrainxka zuria (lerrorik gabekoa).
Merkatuan freskoak, gisatuak edo izoztuak aurki ditzakegu.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.22 g
Gantz azido monoasegabeak 0.3 g
Gantz azido poliasegabeak 0.45 g
Kolesterola 200.0 mg
Kaltzioa 220.0 mg
Burdina 1.9 mg
Zinka 3.6 mg
A bitamina 9.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 2.0 ug
Gatza (Sodioa) 360.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.