Nahasteko basoa

Koktelak egiteko erabiltzen den tresna. Hiru elementuz osatua dago:

  • Basoa: Kristalezkoa, gutxi gorabehera litro bateko edukiera duena.
  • Nahasteko koilara: Metalezkoa, kirten luze-luzea duena eta likidoak irabiatzeko erabiltzen dena, dela nahasteko basoan bertan, dela kopan edo basoan bertan, zuzenean prestatzen denean.
  • Iragazkia edo hartxoa : Horrela esaten zaio bere goialdean alanbre kiribil bat duelako. Izotza ez pasatzeko erabiltzen da. Eta erabiltzen da Boston motako koktel-ontziarekin ere.