Kategoria Arrainak
Alergenoak
arraina
arraina

Mediterraneoko itsas hondo harritsutan bizi da gehienbat, eta 2 kg-tik 50 kg-ko pisua izatera irits daiteke. Badauden Atlantikoan ere, baina horiek txikiagoak dira.

Forma obalatua du eta mutur-motza da, burua eta ahoa handiak ditu, eta hortz ugari bertan. Bai azala, bai ezkatak eta berdin haragia ere, gogor-gogorrak ditu, eta horregatik, azala ezin zaio aprobetxatu. Kolore iluna du. Urte guztian harrapatzen da, eta bera izango da, seguru asko, urpeko arrantzako piezarik gutiziatuena. Luzaroan kontserbatzen den arraina da, baina alferrik galtzeko asko du.

Mero-anoa 250 g inguruan ibili ohi da.

Trontzatan ateratzen da batik bat, parrilan eta plantxan erreta. Baina badaude bestelako moduak ere, hala nola meunier edo errotari-erara, eta hainbat saltsatan ere bai. Eta handietatik ateratzen dira supremak eta medailoiak ere.

Arrain erdikoipetsua eta ur gazikoa da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.52 g
Gantz azido monoasegabeak 0.39 g
Gantz azido poliasegabeak 0.7 g
Kolesterola 37.0 mg
Kaltzioa 30.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 11.0 ug
Gatza (Sodioa) 80.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.