Denboraldiko hilabeteak: Uztaila, Abuztua, Iraila

Meloia meloiondoaren fruitua da, Kukurbitazeen familiako landare-herrestaria. Familia horretan 850 landare belarkara espezie daude, eta neurri handiko fruituak dira gehienak, azal gogorrekoak. Kurkumis generoaren barruan sartzen dira, halaber, pepinoa (Cucumis sativus L.) eta kiwanoa (Cucumis metuliferus).

Udan, uztailetik irailera, jasotzen dira aire zabalean ekoiztutako meloiak. Era berean, fruitua erabat heldu dela eta zapore eta usain gozo hori garatu dutela ziurtatu behar da. Tendral meloia, aitzitik, neguan, azarotik urtarrilera, kontsumi dezakegu. Meloiaren garaitik kanpo Brasilgo, Costa Ricako eta Hegoafrikako meloiak inportatzen dira.

Merkatuari dagokionez, komeni da gogorrak eta orbanik gabekoak hartzea, erretikula gris erregularrekoak. Azala oso berdea izaten dute azkarregi bildutako meloiek. Helduta daudenean usain gozo eta delikatua dute. Usainik izan ezean, heltzen utzi behar dira egun batzuez giro tenperaturan.

Meloia helduta dagoela jakiteko, eskuetan hartu beharra dago. Oinarria apur bat zapaldu, eta kontrako aldeak eman egiten badu, helduta dagoelako da. Txarto daudenak itsaskor egon ohi dira. Erosi baino lehen astintzeko aukera izan eta likido hotsa entzunez gero, txartoa dagoenaren seinalea da.

Bigunegi egon, edo markarik edo orbain hezeak dituzten horiek baztertu egin behar dira. Pedunkuluak ustel itxura izatea ere seinale txarra da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.0 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 11.0 mg
Burdina 0.21 mg
Zinka 0.16 mg
A bitamina 3.22 ug
C bitamina 42.0 g
Azido folikoa 17.0 ug
Gatza (Sodioa) 9.0 mg
Azukreak 8.36 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.