Denboraldiko hilabeteak: Abendua

Hainbat dira Pasiflorazeoen familiako espezieak. Fruitu jangarriak ematen dituzte, marakuia esaterako, zapore nahiko garratzeko fruitua eta oso usaintsua. Familia bereko beste zenbait landare igokari apaingarri gisa ere oso erabiliak dira. Marakuia horia (P. Edulis flavicarpa), fruitu horia da, baia itxurakoa eta zapore gazi-gozokoa. Marakuia morea (P. Edulis sims) txikiagoa da, eta kolore lila edo morexka du. Pasio-lorea (P. Edulis Ligularis) beste marakuia mota bat da, pasio-lore gozo izenez ere ezaguna. Kolore laranja, urre-kolorekoa edo horixka du, eta pikart zuriak.

Ura du osagai nagusi. Karbohidrato eduki handia ere badu, eta beraz, kaloria ugari.

Azpimarragarria da marakuiaren A probitamina eta C bitamina edukia. Mineralei dagokienez, potasioa, fosforoa eta magnesioa ditu. Marakuia horia aberatsagoa da morea baino mineral eta A probitaminari dagokienez.

Gainera, zuntz eduki handia ere badu, eta hesteetako zirkulazioa hobetu eta zenbait asaldura eta gaixotasunekiko arriskua gutxitzen du.

Fruta gozoa da, freskagarria eta kontsumo errazekoa. Sustantzia antioxidatzaile kopuru handia du, eta ondorioz, kontsumorako oso egokia da. Osagai nutritiboei dagokienez, guztiontzat da onuragarri: haur eta gazteentzat, helduentzat, kirolarientzat, haurdunen edo titi-emaileentzat eta adinekoentzat.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 17.0 mg
Burdina 1.3 mg
Zinka 0.6 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 19.0 mg
Azukreak 9.5 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.