Maltodextrina
Maltodextrina almidoiaren erreakzio enzimatiko baten ondorioz sortzen da.
Bere ezaugarri nagusia koipea xurgatzen duela da. Maltodextrina olioarekin nahastuz, koipezko hauts edo pikorrak lortzen dira. Gainera, maltodextrina uretan oso disolbagarria da; beraz, nahaste hau gure listuarekin kontaktuan jartzean, koipea askatzen du. Horrela, sorpresa efektu bat lortzen da lehenik (mahai-lagunak ez du horrelako sentsaziorik espero itxura lehorra duen nahastea ikusita), eta erreakzio on bat ondoren, nahaste koipetsu bat nabaritzean.
Maltodextrina gozo samarra da, baina ez dauka ia zaporerik; beraz, koipe gazi edota gozoekin nahas daiteke.
Aldez aurretik prestatutako elikagaien, gosarirako barren, eta abarren industrian asko erabiltzen da osagai hau, ezaugarri egonkortzaileak eta koipea gordetzeko ahalmena baititu, gero koipe hori jaterako momentuan bertan askatzeko. Horrez gain, lehorgailu oso indartsua da. Kirolariek ere erabiltzen dute osagai gisa, energia asko duelako eta odoleko azukre maila oso azkar igotzeko ahalmena duelako.
Hauts zuri baten itxurarekin aurki dezakegu, eta almidoi asko duen edozein landaretik eratorria izan daiteke, nahiz eta arruntena tapiokatik eratorria den.
Maltodextrina, gainera, garagardoaren testura hobetzeko ere erabili ohi da.
-
Plater mota
- Garagardoak
- Otartekoak eta andwichak
- Koktelak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Gosariak eta brunch
- Hanburgesak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Azkenburukoa
- Ogia eta opilgintza
- Pizzak, enpanada
- Pintxoak
- Entsaladak
- Lekaleak
- Itsaskiena
- Pastak
- Gozokiak
- Arrautzak
- Enpanadak
- Gaztaiak
- Likore
- Harvard platerra
- Okelak
- Plater bakarra
- Arraina
- Zopak eta Kremak
- Berdurak eta barazkiak
- Arrozak
- Hegaztiak
- Aperitiboak eta kanapeak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Arabiar sukaldaritza
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Entomofagia (intsektuak)
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Sukaldaritza asiarra
- Sukaldaritza frantsesa
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza italiarra
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza europarra
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak