Erresistentzien bidez berotu ondoren, haizagailu batzuekin ontzi barruan zirkulazioan jartzen den haizearekin ibiltzen den labe bat da. Horrek janariak hainbat mailatan prestatzeko aukera ematen digu, horrela lekua, denbora eta energia aurreztuz. Labea berehala berotzen da eta, janariak gal dezakeen hezetasuna konpentsatzeko, lurruneztagailu batzuk izaten dituzte labe hauek.