Koktel-ontzia

Koktelak egiteko erabiltzen den ontzia. Formaren arabera, bi koktel-ontzi daude:

  • Hiru gorputzekoa: Baso batez, baso-estalki batez eta aho-estalki edo tapoi batez osatua.
  • Bi gorputzekoa edo Boston: Koktel-ontzi hauek bi basoz osatuak daude; normalean bat metalezkoa da eta bestea kristal lodizkoa, baina badaude bi basoak metalezkoak dituztenak ere.