Kategoria Ugaztun ehizakia
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Urria, Azaroa, Abendua

Basauntxia baino handiagoa da; irits daiteke 3 kg pisatzera eta 55 cm neurtzera. Hankak luzeagoak ditu, eta belarri-puntak beltzak atzealdean.

Europa osoan bizi da, eta bi mota dira ezagunenak: erbi arrunta eta elurretako erbia. Bigarren honen ezaugarrietako bat, hain zuzen, horixe da: neguan ilez aldatu egiten dela, ile zuriz jantziz, kamuflaje modura.

Erbiaren haragia iluna da, eta zapore handi samarrekoa. Belar aromatikoen artean hazitakoak dira estimatuenak. Sei hilabete egin arte erbikumeak deitzen zaie, eta horiek askoz estimatuagoak dira beren haragi samurrarengatik. Helduetatik, belarri toles-errazak, ile lisoa eta hortz zuriak izateagatik bereizten dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 0.0 g
Gatza (Sodioa) 67.0 mg
Azido folikoa 5.0 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 0.0 ug
Zinka 3.2 mg
Burdina 2.5 mg
Kaltzioa 23.0 mg
Kolesterola 71.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.92 g
Gantz azido monoasegabeak 1.09 g
Gantz azido aseak 1.55 g
Zuntza 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.