Zamau-babesa

Otordua zerbitzatzean sortzen diren orban txikietatik zamaua babesteko erabiltzen da zamau-babesa; bezeroak mahaia uzten duen bakoitzean eta beste norbait eseri aurretik, aldatu egiten da zamau-babesa. Zamaua baino txikiagoa izaten da, eta jatetxeko mantel moten arabera aukeratzen da, kalitate berekoak eta material berdinarekin edo antzekoarekin egindakoak izan daitezen saiatuz.