Mahai-tresnak

Sardexkak, koilarak, ganibetak edo labanak, burruntzalitxoak, palak etab. Tresna horiek elikagaiak jateko erabiltzen dira, eta baita jatekoak zerbitzatzeko ere. Gehien erabilitako materiala altzairu herdoilgaitza da; luxuzko jatetxeetan, halere, zilarra eta alpaka zilarkara ere erabiltzen dira.