Zizka-mizken orga

Izenak berak dioen legez, zizka-mizkak zerbitzatzeko da. Honelako bi orga-mota daude: noria itxurakoa bata eta finkoa bestea. Lehenengoa, noria-itxuran jiratzen diren lau apalez osatua dago, eta apal horiek konpartimentutan banatuak daude. Eta finkoa, berriz, hainbat konpartimentutan banatutako erretilu-moduko bat da, konpartimentu horietako bakoitzean jaki bat ipintzeko. Metakrilatozko tapaki batek estaltzen du, eta azpian, berriz, beste konpartimentu bat dauka, bertan hainbat bola hotz eramateko.