Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Himalaiaren maldetan, India eta Pakistango iparraldean, lantzen da arroz barietate indiar hau. Ale fin eta mehea du.

Basmati arroza besteetatik bereizten duen ezaugarri nagusia bere usaina da, oso gustagarri egiten duena. Usain hori, azetilpirrolina izeneko substantzia oso kontzentratua daukalako du arroz honek. Basmati arroz-aleak milioitik 0,09 parte 2-azetil-1-pirrolina izeneko substantzia dauka, hau da, gainerako barietateek baino 12 aldiz gehiago, gutxi gorabehera.

Bera da arrozetan arrozena, Asiako hego-ekialdean gehien erabiltzen dutena, entsalada exotikoak eta pilaka (arrain- eta haragi-platerentzat hornigairik onena), etab. egiteko. Aleak, egosi ondoren, harro eta leun irauten du, usain eta zapore bereziak mantenduz.

Prestatu aurretik, beratzen eduki behar da. Su txikian egin behar da, zenbat arroz, hainbeste urekin. Egosteko garaian ontzia estalita eduki behar da, gutxi gorabehera 10 minutu, eta gero beste 5 minutu pausatzen utzi behar da, ontziari taparik kendu gabe.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.2 g
Gantz azido aseak 0.21 g
Gantz azido monoasegabeak 0.23 g
Gantz azido poliasegabeak 0.32 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 10.0 mg
Burdina 0.5 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 20.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.