Cava-armairua / Ardoen armairu termikoa

Ardo-botilak horizontalki gordetzeko diseinatuta dago altzari honen barrualdea; hainbat termostato dituenez, kontsumitzeko tenperatura optimoan mantentzen du ardo mota bakoitza. Armairu hauen abantaila izaten da jantokian bertan jar daitezkeela, leku txiki batean, eta horrela eskura izango ditugu egunean zehar ateratzeko ardo guztiak, kontsumitzeko tenperatura egokian, soto edo upeltegira joan beharrik gabe. Soto txiki gisa ibiltzen da otorduak zerbitzatzean, ardoak eta cavak tenperatura desberdinetan mantentzeko aukera ematen baitu, bakoitzaren ezaugarrien arabera.