60 min
Osagarriak: Saltsak
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Baratxuria 0.5 ud
Tipula 0.1 kg
Azenarioa 0.025 kg
Porrua 0.15 ud
Piper berdea 0.015 kg
Ardo zuria 0.025 l
Tomate saltsa 0.05 l
Hondo zuria 0.75 l
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioa 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Elaborazioa
  • Baratxuria xerratan ebaki, tipula juliana erara, azenarioa ilargi-erditan eta piper berdea eraztunetan.
  • Hondo zuria eta tomate-saltsa prestatu.
  • Ondoren,  baratxuria, tipula eta azenarioa sueztitu oliotan. Sueztituta egoteko gutxi falta dutenean,  piper berdea gehitu eta utzi dena ondo sueztitu arte. 
  • Kendu koipea,  ardo zuria gehitu eta utzi gutxitzen.
  • Loditzeko, hondoaren litro bakoitzeko 20 g irinekin (babesa duten prestakinak egiten ari bazara: adib. haragi-bolak, bitokeak, arrautza-irinetan pasatutako haragia edo piper beteak), edo hondoaren litro bakoitzeko 40 g irinekin (frijitzerakoan babesik ez duten prestakinak egiten ari bazara). 
  • Gehitu hondo zuria.
  • Tomate-saltsa, zaporea gehitzeko eta kolorea indartzeko gehitu.
  • Utzi irakiten ardo-zaporea galdu arte, eta barazki guztiak ondo bigundu arte. 
  • Irabiagailutik igaro, txinatar iragazkitik.
  • Altxatu (irakin berriro) eta gatza, loditasuna eta kolorea ondu.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 7.48 g
Gantz azido aseak 0.93 g
Gantz azido monoasegabeak 1.45 g
Gantz azido poliasegabeak 3.65 g
Kolesterola 0.03 mg
Kaltzioa 184.28 mg
Burdina 2.99 mg
Zinka 0.62 mg
A bitamina 323.25 ug
C bitamina 57.83 g
Azido folikoa 177.38 ug
Gatza (Sodioa) 54.99 mg
Azukreak 16.52 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.